ATELIERRA: EUSKARA SALTSAN (NAROA SALAZAR)
HELDUEN ATELIERRA: EUSKARA SALTSAN
Naroa Salazarren eskutik
IKASTURTEKO ATELIERRA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriak 7tik maiatzaren 26ra
Martitzena 10:00-11:00 (hastapen taldea)
Martitzena 11:00-12:00 (bat-bateko taldea)
📍 LEKUA: Faktoria, Laudio
🎫 Prezioa (Doan)
· Faktoriak euskararen arnasgune izateko erronkari erantzuteko sustatutako ekintza jarraia.
Euskararen saltsa ezagutu nahi? Hutsetik abiatuko den euskara taldea izango da euskara saltsan; modu ludiko batean euskararen oinarrizko komunikaziorako baliabideak eskaintzea xede izango duena, euskararen saltsara gerturatzea alegia. Hala, astero ordubetez, oso oinarrizko esaldiak bareratu eta praktikan jarriko dituzte partaideek, giro eta gune informalean.
Bi talde sustatuko dira: hutsetik abiatzen direnak (hastapen maila), eta bat-bateko taldea (euskararen oinarrizko ezagutza dutenak).
IZEN EMATEA eta BERTAN BEHERA UZTEA
Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.
Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi duenak Faktoriako Atelierren koordinatzaileari jakinarazi beharko dio hilabete bateko epearekin. Hala, izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean utziko da bertan behera.
TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA
Taldea osatzeko 4 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.
PARTAIDEAK ETA MUGA
Parte hartzeko 18 urtetik gora izan behar da.
Izen ematea toki kopurua baino gehiago bada, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (plaza konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).
IKASTURTE OSOA
Saioa urritik maiatzera izango da, eta eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
PREZIOA
Doako ekintza. Faktoriak euskararen arnasgune izateko erronkari erantzuteko sustatutako ekintza jarraia baita.
Izen-ematea beharrezkoa da atelierrerako beharrezko baliabideak eskaintzeko Aiaraldea Ekintzen Faktoriatik. Auzolanean kudeatutako ekintza izanik, edozein roletan (partaide zein dinamizatzaile moduan) aritzeko prest dauden guztiei luzatzen diegu atelier honetan apuntatzeko gonbita.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12
Edo faktoria@aiaraldea.eus korreora mezua bidali.
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..