ATELIERRAK: ANTZERKI ESKOLA
HELDUEN ATELIERRAK:
ANTZERKI ESKOLA
Arnatz Puertasek gidatua, asteartero hainbat antzerki ariketa ezberdin gauzatuko ditugu! Antzerkiaren ertz eta aukera ezberdinak ezagutuko ditugu, euskarazko ahozkotasun zein gorputz adierazpenari bide emanez!
ATELIERREN FAKTORIA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriak 6tik maiatzaren 25era
18:30 - 20:30 (Asteartero)
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Prezioa (hilabeteko)
· Bazkideek 35€ / Ez-bazkideek 40€
· Hilero kobratuko da atelierra (ez da saioka kobratuko).
INFORMAZIO GEHIAGO
Adina
18 urtetik gorakoentzat
Irakaslea
Anartz Puertas
Zalantzak argitzeko
Telefonoa: 693 85 53 12 (Aritz)
Hasiera eta bukaera datak
Urriaren 6tik ekainaren 15era
Prezioa hilabeteko
Bazkideek 35€
Ez-bazkideek 40€

IZEN EMATE OHARRAK
Izen-ematea
Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea (Informazio guztia www.faktoria.eus
webgunean dago). Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.
Partaide muga
Izen ematea toki kopurua baino gehiago bada, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (plaza konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).
Ikasturte osoa
Saioak urritik ekainera izango dira, eta eskola egutegiaren arabera antolatuko ditugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
Izen-ematea bertan behera uztea
Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi duenak, Faktoriako Atelierren koordinatzaileari jakinarazi beharko dio hilabete bateko epearekin. Hala, izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean utziko da bertan behera.
Prezioa
· Prezioa ikasturte guztikoa da, ez da saioka kobratuko.
· Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da.
· Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.
· Egoera zaurgarrien aurrean jarri gurekin harremanetan
(faktoria@aiaraldea.eus edo 693 855 312 telefono bidez) eta faktoriak ekarpenak egiteko bestelako aukerak eskainiko ditu.
Taldea osatzeko partaide kopurua
Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.
Zalantzak argitzeko jarri gurekin harremanetan:
faktoria@aiaraldea.eus-en bidez edo 693 855 312 telefonora deituta.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12
Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..