FUSIBLE KONTZERTUA · AHZ
FUSIBLE KONTZERTUA · AHZ
Kulturako Arte Hartze Zikloaren baitako ekintza
KONTZERTUA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriak 2, barikua / 19:00
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrera
Bazkideek 10€
Ez-bazkideek 12€
Ikasle eta langabetuek 8€
INFORMAZIO GEHIAGO
Arte Hartze Zikloa 2026
Irailetik azarora bitartean, Aiaraldeak Euskal Herriko ekialde eta mendebaldeko artistak bilduko ditu Arte Hartze zikloaren baitan. Topaketa, elkarlan eta hausnarketarako gune izango da egitasmoa, euskarak zubi lana eginez eta sormena kolore zein forma anitzez jantziz.
Aiaraldeako hainbat txoko zeharkatuko ditu zikloak, eta bereziki Faktoria izango du bilgune nagusi. Euskararen arnasgune den espazio honetan, artistak elkartu, elkar entzun, elkarrekin sortu eta gozatzeko aukera izango dute. Une atseginak, inspirazioa, ikaskuntzak eta elkarrekiko aitortza uztartuko dira egitarauan.
Fusible taldea
Fusible 2016an sortu zen Ziburuko plazan, Ibai Zubeldia (Noiz) baterian eta Txomin Ugartemendia (Panda Valium, Mäirü) gitarra eta makinetan. Neu! eta Dut-en eraginarekin, bi EP kaleratu zituzten 2017an.
2019an lehen LP-a atera zuten, formatu zabalagoan, eta ordutik Atabal, Baleapop, EHZ eta beste hainbat oholtzatan aritu dira. Erreferentzia berriek bultzatuta (King Gizzard and the Lizard Wizard, Robert Wyatt..) Krautrock, post punk eta experimetazioa jorratzen ditu hirukote instrumentalak. Gaur egun, Julien Labatek (Zetkin, Sister Simone) baxuan lagunduta, zuzeneko potentea eskaintzen dute.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Libe eta Ixi): 633 51 73 83
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..