Badalab euskararen esperimentazio espazioak etaAiaraldea Ekintzen Faktoriak elkarlanean sustatutako proiektua da ARNASGIDA EZ-PERFEKTUA. Beñat Garaio soziolinguistika ikertzailearekin batera euskararen arnasgune izan nahi duten edo diren espazio kultural eta komunitarioen inguruko lanketa bat egiten ari gara, fokoa jarriz ingurune erdaldunetan garatzen diren arnasgune “soziofuntzionaletan”. 

Helburu nagusia da espazio hauen egunerokoan euskara erabiltzea zailtzen diguten faktoreak eta egoerak identifikatzea, eta horiek denak kontuan hartzen dituen arnasgida ez-perfektuaren lehen zirriborroa sortzea, euskararen erabilera uneoro eta edozein egoeretan bermatzeko irizpide, jokamolde edo lanabes eraginkorrak mahaigaineratu asmotan. 

Lehenengo geldialdia, otsailaren 25ean Laudion, Aiaraldea Ekintzen Faktorian

Euskararen erabilera espazio funtzional zein tenporaletan bermatzeko protokoloaren eztabaida-jardunaldia egingo dugu otsailaren 25ean Laudion kokatutako Faktorian.

Euskal Herriko hamaika eragile eta norbanakok parte hartuko dute goizez garatuko den mintegi honetan. 

HELBURUAK

Euskararen arnasgune izan nahi duten edo diren espazio kultural eta komunitarioen arteko topaketa bat antolatzea, etorkizunera begira elkarlan eta harreman berriak sortu asmoz

Euskararen arnasguneak diren espazio hauen egunerokoan euskara erabiltzea zailtzen diguten faktoreak eta egoerak identifikatu, eta horiek denak kontuan hartzen dituen tresna- eta irtenbide-gida bat sortzea da.

Mintegiak helburu guztiz parte-hartzaile eta eraikitzailea du eta, horretarako, egitarauean zehazten diren ariketa guztiek zuen ekarpenak era dinamiko batean jasotzea du helburu.

Prozesu honetan parte hartzeko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan arnasgida@ni.eus helbidera idatzita edo 655719416 telefono zenbakira deituta.  

Mintegian izena eman nahi dut